• euskara bai euskarari
Parte-hartzearen inguruko aholkularitza
Herri, auzo, erakunde zein beste eremu askotan, parte-hartze prozesu edo jarduera bat egiteko beharra ikusten da, baina sarritan, hau bideratzeko orduan zalantzak agertu ohi dira. Hori dela eta, Bizkaiko Urtxintxa Eskolan prozesuaren nondik norakoak zehazten laguntzeko eta behar denean jarraibideak eskaintzeko zerbitzua martxan daukagu. Aholkularitza maila desberdinetan eta arlo desberdinetan eskain genezake: prozesuen diseinuan, prozesua martxan jartzean, arazo edo gatazka konkretu baten aurrean, parte hartzeko oztopoak dituzten kolektiboen aurrean,…