• euskara bai euskarari
Taldeen, bileren, osoko bilkuren...dinamizazioak
Zer da dinamizazioa? Antolatzaileak ekintza bakoitzerako ezartzen dituen helburuak kontuan izanik eta bileraren jasotzaileen arabera, dinamizazio pertsonalizatuak diseinatzen ditugu. Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren ildo metodologikoei jarraituz, metodologia eta dinamika parte-hartzaile eta dinamikoak planteatuko dira. Parte-hartzaileak prozesuan duten protagonismoan sinestaraziz eta ekintzaren benetako eragileak beraiek direla barneratzen saiatuz egingo da lan, beti ere, talde izaerak eta horrek dakartzan balioak sustatzen ahaleginduz.
Edukia:
Ezaugarriak:

Parte-hartzailea eta dinamikoa.
Aukera berdintasuna bermatzen duena.
Ulerkorra, arrazionala eta aktiboa.
Esanguratsua, zehatza eta praktikoa.
Aurrerakoia eta askatzailea.
Inguruneari egokitua.
Talde lanean eta elkarlanean onarritua.
Sortzailea.

Dinamizazio faseak:

Beharren azterketa.
Bileraren prestaketa: adituz osatutako lan-talde batek diseinatuko du.
Bileran burutuko diren lanak: aurkezpena, dinamizazioa eta ebaluazioa.
Memoria jasotzea eta aurkeztea.

Nori zuzendua:
Udalak, partidu politikoak, enpresak, elkarteak, erakundeak, mugimendu sozialak,…