• euskara bai euskarari
Parte-hartze prozesuak
Herri edo auzo bateko bizilagunek edo jende talde batek dituzten beharrizan eta lehentasun nagusiak zeintzuk diren kolektiboki aztertzea eta adostea da parte-hartze prozesu bat. Esaterako: parte-hartze prozesu integralak, aurrekontu parte-hartzaileak, gai konkretu baten inguruko prozesuak,…
Helburua:
Pertsonek gai publikoen nahiz pribatuen inguruan eztabaidatzeko eta erabakitzeko bideak irekitzea (bai instituzioek bultzatutako prozesuetan, baita herriko beste eragile batek bultzatutakoetan).

Iritzi eta bizipen anitzen ulermena eta lankidetza sustatzea, sareak sortzen joateko.

Prozesuko eragileekin lan harremanak sortzea eta sendotzea.

Bizitza publikoan presentzia gutxien duten kolektibo ezberdinak gai publikoen eztabaidan eta parte-hartzean integratzeko ekintza positiboak sustatzea (emakumeak, etorri berriak, gazteak, haurrak, hirugarren adina...).

Udalak sustatutako prozesuak direnean, herritarrek Udalaren eginkizun eta betebeharretan esku hartzeko aukera zabaltzea, botere banaketa ahalbideratuz.

Eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea (politikari, teknikari eta herritarren artean) eta parte-hartzearen kulturan urratsak sendotzea.
Edukia:
Parte-hartze prozesu baten faseak:

Diagnostiko parte-hartzailea.
Prozesuen diseinu parte-hartzailea
Prozesuak martxan jartzea.
Prozesuen jarraipena eta ebaluazioa
Nori zuzendua:
Udalak, partidu politikoak, enpresak, elkarteak, erakundeak, mugimendu sozialak,…