• euskara bai euskarari
Aniztasun Funtzionala eta inklusioa
Helburua:
- Aisialdi inklusiboan hezitzailearen jarrera aztertzea.
- Aniztasun Funtzionalean, hausnarketaren eta marko teorikoaren ezagupenari hasiera ematea.
- Aniztasun Funtzionala duten haur eta gazteekin lan egiteko baliabideak eskaintzea.
Edukia:
- Heziketa berezitik aniztasun funtzionalera; terminoak, kontzeptuak, historia, aurrekariak
- Inklusioa: aisialdiaren garrantzia Aniztasun Funtzionala duten haurrentzat.
- Nork du aniztasun funtzionala? Zein jarrera dugu aniztasunen aurrean?
- Sexualitatea.
- Autonomia.
- Jarduera ludikoen egokitzapena: jolasak, kirolak, tailerrak, ipuinak …
- Adimen Gaitasun handiko pertsonak.
- Elkarte eta ekipamenduetara bisitak.
- Esperientziak gonbidatu ezberdinen ahotik.
Baldintza:
Ordutegia: ostiraletan 16:30-20:00 eta larunbatetan 10:00-13:30
Nori zuzendua:
Hezitzaileei.
Oharra:
Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria emango da.

*Aniztasun funtzionala aisialdian aditua ikastaroaren baitan sartutako ikastaroa.
Iraupena:
60 ordu guztira. 45 ordu presentzial eta 15 on-line.
Egutegia:
Urritik abendura, zenbait ostiral eta larunbatetan
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
175 €