• euskara bai euskarari
Tertangako Etxea
Arabako herri honetan etxe txiki bat kudeatzen dugu edonoren eskura jarriz. 24 lagunentzako lo lekua du eraikinak eta konpondu berri dago. Informazio gehiago webgunean: www.tertangakoetxea.org
Edukia:
Alokairuaren aukerak:
- Etxea ESPAZIO BEZALA erabilgarri dago.

- Etxean EGONALDIAREN DINAMIZAZIOAk ere eskaintzen ditugu. Eskola txikientzako, familientzako, ikasle edo gazte taldeentzako, elkarteentzako... zure neurrira egokitutako eskaintza.

Etxearen ezaugarriak:
- 24 lagunentzako lo lekua
- Sukaldea
- Gela balioanitza
- Komunak eta dutxak

Aterpetxearen ingurunea:
- Berdegunea
- Frontoia
- Bolatokia (herrian)

Ekintzetarako aukerak:
- Urduñako mendizerran ibilaldiak
- Nerbioi ibaiaren jaiotza
- Parapente Eskolaren espazioa
- Urduña hirigunera ibilaldia oinez
- Urduñako igerileku publikoak (irekiak)
-...
Baldintza:
Erreserba egiteko urratsak:
1. Urtxintxa Eskolara deitu eta erreserbatu nahi diren datak libre daudela ziurtatu.
2. Erreserbarako fitxa bete eta arduradunari helarazi.
3. Erreserba egina dagoenean diru sarrera egin eta ordainagiria bidali. Egonaldia baino aste bete lehenago ordaindu beharko da gutxienez. Erreserba bertan behera geratzekotan astebete lehenagora arte %100ean itzuliko da zenbatekoa, astebete baino gutxiago falta denean ez da itzulketarik izango.
4. Egonaldiaren hasieran eta amaieran, aterpetxezainarekin egingo da aterpetxearen baldintzen irakurketa, birpasa eta giltzen kudeaketa.


Etxea alokatzeko prezioak:
1. Bi gau alokatzea: 350 €
2. Gau bakarra alokatzea: 200 €
3. Bestelakoak: kontsultatu prezioak Urtxintxa Eskolara deituz (Tel.94 432 0445) edo emailez (idazkaritza@urtxintxaeskola.org)
Nori zuzendua:
- Eskola txikiak (24 lagunentzako lo lekua)
- Familiak
- Elkarteak
- Astialdi taldeak
- Taldeak
- ...
Oharra:
Kontsultak egiteko jarri gurekin harremanetan:

idazkaritza@urtxintxaeskola.org
Tel. 94 432 04 45
Bulegoa: zabalbide 26, behea - Bilbo - Santutxu - Bizkaia

Informazio gehiago:
www.tertangakoetxea.org
Egutegia:
Urte osoan zehar zabalik
Lekua:
Tertanga (Araba)