• euskara bai euskarari
Aisialdian kulturen artean heziz
Orain dela urte batzuk, Urtxintxa Eskolak kulturartekotasuna lantzeko apustua egin zuen eta gaur egun kulturartekotasun arloa, Urtxintxa Eskolako arlo estrategiko bat da. Arlo honen helburu nagusiak, kulturen arteko elkarbizitza sustatzea eta jendartean arrazakeriaren prebentzioa lantzea dira. Horretarako, urte hauetan zehar, egitasmo, trebakuntza saio eta material didaktiko ezberdinak sortu ditugu. Hau da adibideetako bat.
Helburua:
Kulturartekotasunako oinarriko kontzeptuak ezagutzea.
Kultura ezberdinen aurrean norbere jarrera eta jokabideak aztertzea, estereotipo eta aurreritziak saihasteko bidea eraikiz.
Jokoaren kulturartekotasuna.
Edukia:
Kontzeptuak ezagutu eta argitu.
Etorkinekiko estereotipo eta aurreiritziak.
Kulturartekotasunean hezteko estrategiak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Eskolaz kanpoko begiraleak.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.