• euskara bai euskarari
Eguneko menua: kulturartekotasuna
Orain dela urte batzuk, Urtxintxa Eskolak kulturartekotasuna lantzeko apustua egin zuen eta gaur egun kulturartekotasun arloa, Urtxintxa Eskolako arlo estrategiko bat da. Arlo honen helburu nagusiak, kulturen arteko elkarbizitza sustatzea eta jendartean arrazakeriaren prebentzioa lantzea dira. Horretarako, urte hauetan zehar, egitasmo, trebakuntza saio eta material didaktiko ezberdinak sortu ditugu. Hau da adibideetako bat.
Helburua:
Norbere burua aztertzea kultura ezberdinen aurrean eta Kulturen arteko elkarbizitza ulertzeko bitartekoak jartzea.
Kulturartekotasuna jantokietan txertatzea.
Begiraleoi kultur arteko hezkuntza lan egiteko baliabideak ezagutaraztea.
Edukia:
Zer da kulturartekotasuna.
Norbere aurreiritzien zein estereotipoen gainean hausnartzeko teknikak.
Jokoaren kultur arteko eginkizunaz ohartzea.
Kultur arteko hezkuntza garatzeko baliabideak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Jantokiko begiraleak.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.