• euskara bai euskarari
Kulturartekotasunean hezten
Orain dela urte batzuk, Urtxintxa Eskolak kulturartekotasuna lantzeko apustua egin zuen eta gaur egun kulturartekotasun arloa, Urtxintxa Eskolako arlo estrategiko bat da. Arlo honen helburu nagusiak, kulturen arteko elkarbizitza sustatzea eta jendartean arrazakeriaren prebentzioa lantzea dira. Horretarako, urte hauetan zehar, egitasmo, trebakuntza saio eta material didaktiko ezberdinak sortu ditugu. Hau da adibideetako bat.
Helburua:
Norbere burua aztertzea kultura ezberdinen aurrean eta Kulturen arteko elkarbizitza ulertzeko bitartekoak jartzea.
Hezitzaileoi kultur arteko hezkuntza lan egiteko baliabideak ezagutaraztea.
Kulturartekotasuna balorean hezteko estrategiak.
Edukia:
Kontzeptuak ezagutu eta argitu.
Etorkinekiko estereotipo eta aurreiritziak.
Kulturartekotasunean hezteko estrategiak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Irakasleak.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.