• euskara bai euskarari
Jira Bira Munduari Begira: Munduko jolas, tailer eta ipuinak
Orain dela urte batzuk, Urtxintxa Eskolak kulturartekotasuna lantzeko apustua egin zuen eta gaur egun kulturartekotasun arloa, Urtxintxa Eskolako arlo estrategiko bat da. Arlo honen helburu nagusiak, kulturen arteko elkarbizitza sustatzea eta jendartean arrazakeriaren prebentzioa lantzea dira. Horretarako, urte hauetan zehar, egitasmo, trebakuntza saio eta material didaktiko ezberdinak sortu ditugu. Hau da adibideetako bat.
Helburua:
Kulturartekotasuna naturaltasunez bizitzea.
Kultura ezberdinak umeei hurbiltzea.
Edukia:
Munduko jolasa.
Munduko ipuinak.
Munduko tailerrak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Lehen Hezkuntzako umeak.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.