• euskara bai euskarari
Elkarlanean munduko jolasetan
Orain dela urte batzuk, Urtxintxa Eskolak kulturartekotasuna lantzeko apustua egin zuen eta gaur egun kulturartekotasun arloa, Urtxintxa Eskolako arlo estrategiko bat da. Arlo honen helburu nagusiak, kulturen arteko elkarbizitza sustatzea eta jendartean arrazakeriaren prebentzioa lantzea dira. Horretarako, urte hauetan zehar, egitasmo, trebakuntza saio eta material didaktiko ezberdinak sortu ditugu. Hau da adibideetako bat.
Helburua:
Jolasaren bidez, egoera baztertzaileak gainditzea, umorea eta bizitasuna garatuz.
Jolasaren bitartez hezkidetza, kulturartekotasuna eta euskararen balioaktrasmititzea eta bultzatzea.
Jolasaren bidez, umen arteko elkarlana bultzatzea.
Edukia:
Munduko jolasak.
Jolas kooperatiboak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Lehen Hezkuntzako umeak.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.