• euskara bai euskarari
Beste batzuk
Urtxintxa eskolan lantzen dugun arlo estrategikoetariko bat aukera berdintasuna da. Urte asko daramagu aukera berdintasuna lantzen, eta urte hauetan jende askorekin lan egiteko aukera izan dugu. Gure lana pertsona orori zuzenduta dago, eta helburu nagusietako bat pertsonak bere osotasunean eta banakotasunean hezteko aukera izatea da, hau da, gure jendartea genero estereotipoetatik at hezteko aukera. Ikastaro eta trebakuntza saioak egin ditugu eta material didaktiko ezberdina ere sortu dugu. Edozein proposamen ongietorria izango da. Helburu berdintsuekin aukera berdintasuna lantzeko aukera ugari egon daitezke. Deitu eta adostu zure beharretara egokitutako zerbitzua!
Edukia:
Proposamen gehiago:
- Ipuin kontaketa genero ikuspegitik.
- Parekidetasunean jolasten tailerra.
- Emakumeen aurkako indarkeriaren
prebentziorako tailerrak.
- Baliabide pedagogiko hezkidetzaileen
tailerra.
- Hezkidetza Diagnostikoak.
- Trebakuntza ikastaroak.
- Material hezkidetzaileak.
- Aholkularitza zerbitzua.
- Bideo forumak.
- Egun zehatzetarako ekintzak.
- Hitzaldiak eta mahai inguruak.
- Lehiaketak.
- Diptikoak eta materiala.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.