• euskara bai euskarari
Jolas hezkidetzaileak eta bizikidetzarako jolasak
Proposatzen ditugun jolasak genero ikuspegitik aztertuta izan dira, zein nolako gaitasun garatzen diren zehazten eta zein balore transmititu nahi dugun lantzen.
Edukia:
Sexu gainetik jolastu ahal izateko aukera ematen dutenak.
Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak.
Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak.
Generoak garatzen dituen gaiasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera ematen dutenak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Irakasle, ikasle, begirale eta gurasoak.
Taldeak: 15-25 pertsona.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.