• euskara bai euskarari
Eraldatzen
Emakumeen kontrako indarkeriaren prebentziorako eta bizikidetza bermatzeko ikastaroa dugu hau. Nerabeek haien jendarteratze prozesuari buruz hitz egiteko aukera paregabea daukate hemen eta gure sistemak eragiten dituen desberdintasunenei buruz hitz egiteko tokia eskainiko zaie.
Edukia:
Sexu-genero sistema.
Jendarteratze prozesua gaur egun.
Maitasunaren idealizazioa.
Emakumearen kontrako indarkeriaren prebentzioa.
Bizikidetzarako teknikak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: DBH eta Batxilergoko ikasleak.
Taldeak: 25 pertsona.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.