• euskara bai euskarari
Familian euskaraz jolasean
Euskara arlotik euskara sustatzeko hainbat egitasmo antolatzen eta kudeatzen ditugu (ikastaroak, dinamizazioak, argitalpenak, aholkularitza…), jasotzaileen nahi eta beharretara egokitzen garelarik. Hau duzu horietako bat.
Helburua:
Jolas eta abestiek haurren garapenean eta euskararen normalizazioan duten garrantzia adieraztea eta euskaraz jolastuz gozatzea.
Partaideei euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak eskaintzea.
Familian, euskarazko harremana indartzea eta euskararen transmisioa bultzatzea.
Edukia:
Errutina jolasak.
Esku jolasak.
Gorputzaren kontzientzia hartzeko jolasak.
Asmakizun jolasak.
Kulunkatzeko jolasak.
Korru jolasak.
Abestiak eta dantzak,…
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Gurasoak eta umeak.
Taldeak: 8-15 pertsona.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.