• euskara bai euskarari
Abestu eta jolastu euskaraz
Euskara arlotik euskara sustatzeko hainbat egitasmo antolatzen eta kudeatzen ditugu (ikastaroak, dinamizazioak, argitalpenak, aholkularitza…), jasotzaileen nahi eta beharretara egokitzen garelarik. Hau duzu horietako bat.
Helburua:
Jolas eta abestiek, umeen garapenean eta euskararen eremuan duten garrantziaren gainean hausnartzea.
Modu ludikoan euskararekiko motibazioa, ezagutza, erabilera eta transmisioa sustatzea.
Euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea.

Edukia:
Zotz egiteko jolasak.
Ezagutza jolasak.
Konfiantza jolasak eta jolas kooperatiboak.
Abestiak eta dantzak.
Talde eta mugimendu jolasak.

A aukera: Betiko jolasak (Betiko jolasen kutxa bana eskuratuko dute parte hartzaileek)

B aukera: Haur txikienekin lantzeko errutina jolasak… (Katramila cd-liburuaren ale bana eskuratuko dute parte hartzaileek)
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Irakasleak, gurasoak, begiraleak.
Taldeak: 8-15 pertsona.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.