• euskara bai euskarari
Katramilarekin jolasean
Euskara arlotik euskara sustatzeko hainbat egitasmo antolatzen eta kudeatzen ditugu (ikastaroak, dinamizazioak, argitalpenak, aholkularitza…), jasotzaileen nahi eta beharretara egokitzen garelarik. Hau duzu horietako bat.
Helburua:
Abesteak eta jolasteak haurren garapenean duen garrantziaz ohartaraztea.
Guraso edo hezitzaileei, haurrekin euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak eskaintzea.
Abestuz eta jolastuz, euskararen motibazioan, ezagutzan, erabileran eta transmisioan eragitea.
Edukia:
Jolasaren eta haur kanten garrantzia haurren garapenean eta euskararen eremuan.
Jolasen eta haur kanten garrantzia balioak transmititzeko orduan.
Errutina jolasak eta abestiak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Irakasleak, gurasoak, begiraleak.
Taldeak: 8-15 pertsona.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.