• euskara bai euskarari
Hizkuntzarekin jolasean
Euskara arlotik euskara sustatzeko hainbat egitasmo antolatzen eta kudeatzen ditugu (ikastaroak, dinamizazioak, argitalpenak, aholkularitza…), jasotzaileen nahi eta beharretara egokitzen garelarik. Hau duzu horietako bat.
Helburua:
Euskararen motibazioan, ezagutzan eta erabileran eragitea.
Hizkuntza modu gozagarri eta atseginean lantzeko baliabideak eskaintzea.
Euskaraz jolastuz gozatzea.
Edukia:
Mintzamena eta adierazkortasuna lantzeko jolasak.
Papera eta boligrafoarekin egiteko jolasak.
Talde jolasak.
Hitz-kate jolasak.
Komunikazio jolasak.
Euskara eta euskal kultura lantzeko jolasak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Irakasleak, begiraleak, euskaltegiko ikasleak.
Taldeak: 8-15 pertsona.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.