• euskara bai euskarari
Hezitzaileak euskara sustatzen
Euskara arlotik euskara sustatzeko hainbat egitasmo antolatzen eta kudeatzen ditugu (ikastaroak, dinamizazioak, argitalpenak, aholkularitza…), jasotzaileen nahi eta beharretara egokitzen garelarik. Hau duzu horietako bat.
Helburua:
Hezitzaileen euskararekiko motibazioa eta kontzientziazioa areagotzea.
Norbere euskararen gaineko jarreraz hausnartzea eta jabetzea.
Hezitzaileei, euskarazko baliabideak eskaintzea eta euskara sustatzeko estrategiak erakustea.
Euskara aztertuz gozatzea.
Edukia:
Errealitatearen azterketa
Euskara sustatzeko teknika eta estrategiak.
Euskara sustatzeko baliabideak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: Hezitzaileak: irakasleak, astialdiko begiraleak, kirol-begiraleak, eta jantokiko begiraleak.
Taldeak: 8-15 pertsona.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.