• euskara bai euskarari
Euskarara hurbildu, ausartu eta murgildu!
Euskara arlotik euskara sustatzeko hainbat egitasmo antolatzen eta kudeatzen ditugu (ikastaroak, dinamizazioak, argitalpenak, aholkularitza…), jasotzaileen nahi eta beharretara egokitzen garelarik. Hau duzu horietako bat.
Helburua:
Gazteekin euskararekiko sentsibilizazio eta motibazioa lantzea.
Euskarak eskaintzen dituen aukerak erakustea eta baliabideak eskaintzea.
Gazteak, beraien herriko eta inguruko euskararen errealitateaz jabetzea.
Euskara aztertuz eta erabiliz gozatzea.
Edukia:
Euskaraz erlazionatzeko dinamikak.
Norbere herriko eta inguruko euskararen egoeraren azterketa.
Bisitaldi gidatuak.
Euskarazko baliabideak.
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: DBHko ikasleak.
Taldeak: 20 pertsona.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.