• euskara bai euskarari
Haur eta gaztetxoen garapena adinaren arabera
Sarritan, hezitzaileoi, hainbat kezka agertzen zaizkigu aisialdian adin tarte desberdinetako pertsonekin lanean ari garenean, ez baitakigu, adin tarte horrekiko jarrera egokia dugun, adin tarte horretako lagunek zer gaitasun, abilezia edo jokamolde duten edota haiei egokituriko baliabideak eta jarduerak eskaintzen ari garen. Hori dela eta, ikastaro honen bidez, haur eta gazteek bizitzako etapa desberdinetan dituzten ezaugarriak ezagutzeaz gain, etapa bakoitzean erabiltzeko baliabideak ikasteko aukera izango dugu.
Helburua:
- Haur eta gaztetxoen garapen etapa desberdinetako ezaugarriak aztertzea.
- Etapa bakoitzean erabiltzeko jolas eta jarduera ezberdinak ezagutzea eta nola jokatu jakitea.
Edukia:
Garapen etapa desberdinak.
Adin desberdinetara egokituriko jolasak eta jarduerak.
Oharra:
Ordutegia> 09:30etatik 14:30etara
Egutegia:
Martxoaren 10a
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
30 €