• euskara bai euskarari
Euskara sustatzeko saioak
Euskara arlotik euskara sustatzeko hainbat egitasmo antolatzen eta kudeatzen ditugu (ikastaroak, dinamizazioak, argitalpenak, aholkularitza…), jasotzaileen nahi eta beharretara egokitzen garelarik. Hau duzu horietako bat.
Helburua:
Haurrei euskaraz aritzeko zailtasunak murriztea eta euskaraz hitz egiteko gaitasuna indartzea.
Euskara eremu formaletik atera eta haurrekin euskara modu ludiko eta gozagarrian lantzea.
Euskararen motibazioa, ezagutza eta erabilera sustatzea.
Euskal mundua, euskal kultura eta euskarak eskaintzen dituen baliabideak ezagutaraztea.


Edukia:
Gramatika lantzeko jolasak.
Entzumena, ulermena eta ahozkotasuna lantzeko teknikak.
Euskal jolasak, kantak, ipuinak, mahai jokoak, eskulanak, antzerkia, kirola…
Nori zuzendua:
Jasotzaileak: LHko ikasleei zuzendua
Taldeak: 7-15 pertsona.
Oharra:
Egutegia, lekua eta baldintzak antolatzailearekin batera adostuko dira.