• euskara bai euskarari
Parte-hartzea bultzatzeko teknikak
Partaidetza, norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria dugu, eta modu berean, jendarte eraldaketarako eta herri bat eraikitzeari begira oinarrizko tresna da. Hala ere, hezitzaile askok, zailtasunak izaten ditugu gure ingurunean parte-hartzea sustatzeko, beti ez delako erraza izaten. Hori dela eta, ikastaro honetan, gure elkartean, herrian, taldean edo beste edozein esparrutan parte hartzea bultzatzeko gakoak eskainiko ditugu.
Helburua:
- Parte-hartzearen inguruko hausnarketa egitea.
- Hezitzaileei, parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea.
Edukia:
o Zer da partaidetza?
o Nola landu parte-hartzea?
o Zer egin dezakegu dinamizatzaileok parte-hartzea sustatzeko?
o Parte-hartzea bultzatzeko baliabideak.
Oharra:
Ordutegia>10:00etatik 14:00etara
Egutegia:
Otsailaren 25ean
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
30 €