• euskara bai euskarari
Jaiotzetik euskaraz
Guraso eta hezitzaile askok, baliabide falta izaten dugu haurrekin jaiotzen direnetik euskaraz komunikatzeko. Ikastaro honetan, horretarako ezin hobeak diren baliabideekin gozatzeko aukera izango dugu, hau da, abestiekin, jolasekin eta haur-hizkerak eskaintzen dizkigun esamolde jatorrekin.
Helburua:
- Gurasoei eta hezitzaileei, haurrekin euskaraz hitz egiteko eta jolasteko baliabideak eskaintzea.
- Modu ludiko eta gozagarrian euskararekiko motibazioa, ezagutza eta erabilera indartzea.
- Euskararen transmisioan eragitea.
- Hizkuntzak, jolasek eta abestiek haurren garapenean eta baloreak transmititzeko orduan duten garrantziaz ohartzea.
Edukia:
- Haur hizkera.
- Jolas eta abestien garrantzia haurren garapenean eta balioen transmisioan.
- Eguneroko errutinak euskaraz egiteko abesti-jolasak.
Oharra:
Ordutegia> 09:30etatik 14:30etara

Partaide bakoitzak Katramila CD eta liburuaren ale bana jasoko du.
Egutegia:
Urriaren 29an
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
45 €