• euskara bai euskarari
Jendarte eta kultur dinamizatzailea
Helburua:
- Jendarteko kultur dinamizatzailearen lana ezagutzea eta edukietan sakontzea.
- Dinamizatzaileen jardueraren kalitatea hobetzeko oinarrizko ezaguera teoriko-praktikoak eskaintzea.
- Nork bere abileziak lantzeaz gain, nork bere elkarte, enpresa edo erakundearen dinamikari astindua emateko tresnak eskuratzea.
- Prestakuntza, hausnarketa, topaketa eta eztabaidarako gunea ahalbidetzea arlo soziokulturalean ari diren profesional zein boluntarioei.
Edukia:
- Jendarte psikologia eta talde dinamika.
- Suspertze soziokulturala.
- Euskal Herriaren marko sozio-politikoa.
- Soziologia eta jendarte aldaketa.
- Partaidetza, elkartegintza, boluntariotza.
- Elkarte baten kudeaketa eta antolaketa.
- Proiektuen diseinua eta ebaluazioa.
- Kolektibo ezberdinekin interbentzioa.
- Jendarte kultur ekipamenduak.
Baldintza:
- 21 urte beteta edukitzea.
- Elkarte bateko kide aktiboa izatea.

Ordutegia: Ostegunetan 17:00-20:00 eta larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Nori zuzendua:
21 urtez gorakoei.
Oharra:
- Eusko Jaurlaritzak luzatutako titulazio ofiziala emango da.
Iraupena:
205 ordu teoriko- praktiko eta 200 ordu praktiko.
Egutegia:
Urritik maiatzera, ostegunero arratsaldez eta zenbait larunbat
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
220 €