• euskara bai euskarari
Zurrumurruak irauli!
Itxuraz kalterik gabeko hizkera bat dirudiena, ikaragarrizko mina egin dezakeen funts zientifikorik gabeko pasartea da zurrumurrua. Gauza jakina da aurreiritzi eta zurrumurruek jendarte bizikide-tza nahasten eta zailtzen dutela. Zurrumurruei buelta emateko prest?
Helburua:
- Migrazioen eta jendarte kulturanitzean errotuta dauden hainbat aurreiritzien aurrean gure buruak kokatzea.
- Jatorri kulturala hizpide hartuta, eguneroko elkarrizketetan zurrumurruei kontrako argudioez erantzuteko gaitasunak eraikitzea.
Edukia:
- Zer da zurrumurrua? Zertan oinarritzen da? Zergatik dira hain indartsuak? Ze dimentsio hartzeko gai dira?
- Zifrak aztertzen.
- Mito faltsuak irauli eta aniztasunean bizitzeko apustua.
Baldintza:
Ordutegia: 10:00-14:00
Nori zuzendua:
Interesa duen edonori zuzendua.
Oharra:
Urtxintxa eskolak luzatutako agiria emango da.
Iraupena:
4 ordu
Egutegia:
Urtarrilak 20
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
25 €