• euskara bai euskarari
Zurrumurruak irauli!
-Aizu! Entzun duzu hau eta bestea … direla? Ze lotsa gutxi! -Benetan? Nik ere entzun dut horrelako zer edo zer…! Ez dago eskubiderik! Halakorik entzun baduzu, edo entzuten baduzu, jakizu zurrumurru artean egona zarela. Itxuraz kalterik gabeko hizkera bat dirudiena, ikaragarrizko mina egin dezakeen funts zientifikorik gabeko pasartea da zurrumurrua. Gauza jakina da aurreiritzi eta zurrumurruek jendarte bizikide-tza nahasten eta zailtzen dutela. Zurrumurruei buelta emateko prest?
Helburua:
- Migrazioen eta jendarte kulturanitzean errotuta dauden hainbat aurreiritzien aurrean gure buruak kokatzea.
- Jatorri kulturala hizpide hartuta, eguneroko elkarrizketetan zurrumurruei kontrako argudioez erantzuteko gaitasunak eraikitzea.
Edukia:
- Zer da zurrumurrua? Zertan oinarritzen da? Zergatik dira hain indartsuak? Ze dimentsio hartzeko gai dira?
- Zifrak aztertzen.
- Mito faltsuak irauli eta aniztasunean bizitzeko apustua.
Baldintza:
Ordutegia: 16:30 – 20:00
Oharra:
- Urtxintxa eskolak luzatutako agiria emango da.
Iraupena:
7 ordu
Egutegia:
Apirilaren 29 eta 30
Lekua:
Bilbon
Prezioa:
40 €