• euskara bai euskarari
Aisialdi arduratsua: zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna
Gaur egun, krisi ekologiko baten erdian gaude eta horrek ekartzen dituen ingurumen eta giza ondorioak oso larriak izaten ari dira. Interkonektatutako munduan bizi gara eta tokiko ekintzak ondorio globalak dituzte, aisialdi taldeetan egiten ditugunak ere. Orduan, zer egin dezakegu gure kanpalekuak jasangarriak izateko? Eta, erosten ditugun elikagaiek eta baliabideek langileen eskubideak bermatzeko? Formazio honetan hau guztia argitzen saiatuko gara.
Helburua:
Kontsumo Arduratsuaren inguruko hausnarketa bultzatzea:
- Globalizazioa, kontsumo arduratsua eta aisialdiaren arteko harremanak antzematea.
- Elikadura-subiranotasunaren hurbilketa teoriko-pratikoa.
- Kontsumo arduratsuaren eta jasangarritasunean oinarritutako alternatibak eraikitzea.
Edukia:
- Globalizazioa eta interdependentzia globala.
- Kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura subiranotasuna aisialdian.
- Jasangarritasuna gure praktiketan.
- Alternatiba praktikoak: Baliabideak eta materialak.
Baldintza:
Ordutegia: 16:00 - 20:00
Oharra:
- Urtxintxa eskolak luzatutako agiria emango da.

- Jolas eta ekin elkartearekin elkarlanean
Iraupena:
4 ordu
Egutegia:
Urtarrilak 30
Lekua:
Bilbo