• euskara bai euskarari
Haurren parte-hartzean murgiltzen
Haurren mundua helduon begietatik antolatzen eta egituratzen ohituta gaude. Hezitzaileok gure errealitatetik eraikitako zerbaitek, ordea, zenbateraino egiten dio haur eta gazteei mesede? Eta, haur eta gazteek zer pentsatzen dute eurentzako sortutako errutina, espazio eta arauez? Parte hartzeko aukera emanez eta haur eta gazteei hitza emanez, denontzako errazagoa den errealitatea eraikitzeko estrategiak landuko ditugu.
Helburua:
- Haurren parte-hartzearen inguruko eduki teorikoen hausnarketa egitea.
- Parte-hartze kontzeptua argitzea.
- Eragileei eta hezitzaileei haurren parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea eta horretan trebatzea.
Edukia:
- Zer da haurren parte-hartzea?
- Nola landu haurren parte-hartzea?
- Haurren parte-hartzea bultzatzeko baliabideak, tresnak eta teknikak.
- Haurren parte-hartzea sustatzen duten esperientziak.
Baldintza:
Ordutegia: 16:30-20:30 eta 10:00-14:00/15:30-19:30
Oharra:
- Urtxintxa eskolak luzatutako agiria emango da.
Iraupena:
40 ordu
Egutegia:
Azarotik urtarrilera ostiral eta larunbatetan
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
160 €