• euskara bai euskarari
Euskara, hizkuntza ohituren aldaketa
Haur eta gazteen aisialdian hizkuntza ohituren aldaketa gauzatu eta euskara sustatze aldera Eusle bezalako metodologia berrietara hurbiltzeko aukera izango dugu ikastaro honetan.
Helburua:
- Euskararen erabilera sustatzeko ikertzen ari diren metodologia berrienetan murgiltzea.
- Hiztun komunitate ezberdinekin nola jokatu aztertzea.
- Esperientzia ezberdinak ezagutzea.
Edukia:
- Nola eragin gazteen hizkuntza ohituretan?
- Talde ikuspegia hizkuntza erabileran.
- Hizkuntza komunitatetik jarduera komunitatera jarrera positiboen bila.
Baldintza:
Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
Nori zuzendua:
Euskaraz bizi nahi eta nahi hori gauzatu ahal izateko trebetasunak garatu nahi dituztenenei zuzendua.
Oharra:
- Urtxintxa eskolak luzatutako agiria emango da.
Iraupena:
8 ordu
Egutegia:
Martxoaren 4an
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
45 €