• euskara bai euskarari
Aisialdiko zuzendaria | ESTENTSIBOA
Helburua:
- Haur eta gazteen astialdi hezitzailean garatu daitezken proiektuak planifikatzen, antolatzen, kudeatzen eta ebaluatzen ikastea.
- Aisialdiko proiektuetarako hezitzaile lan taldea sortzen, dinamizatzen eta gainbegira-tzen ikastea.
- Aisialdi taldeen eta ekipamenduen kudeaketa eta antolakuntza hobetzeko baliabideak eskaintzea.
Edukia:
- Heziketa taldearen osaketa. Legedia.
- Erakundeen kudeaketa eta antolaketa.
- Euskal Herriko haur eta gazteen parte hartzea.
- Boluntariotza eta lan profesionala.
- Baliabide soziokulturalak eta ekipamenduetara bisitak.
Baldintza:
- Aisialdiko begirale titulua izatea (Euskal Erkidego Autonomoan ateratakoa).
- 21 urte beteta izatea.
- Titulazioa eskuratzeko, beharrezkoa da jasotzailea elkarte baten partaidea izatea edo elkartegintzarekiko konpromisoa izatea.

Ordutegia:
Kanpoko asteburu bat: larunbateko 10:00etatik igandeko 16:00ak arte.
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Igandeetan: 10:00-14:00
Nori zuzendua:
21 urtez gorakoei zuzenduta.
Oharra:
*Aterpea ez dago prezioan sartuta.

*Bizkaiko Urtxintxa Eskolako bazkideek eta Amarauna Sareko elkarteetako kideek %25eko beherapena dute.

- Eusko Jaurlaritzak luzatutako titulazio ofiziala emango da.
Iraupena:
100 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko.
Egutegia:
Asteburuetan, hilabetean behin, ikasturte batean zehar.
Lekua:
Bilbo / Durango / Gernika
Prezioa:
265 €