• euskara bai euskarari
Eraldaketarako pedagogoia eta jarduera feministak hezkuntzan: hezkidetza HERNANIN
Helburua:
- Hezkuntzan aritzen diren hezitzaile eta agenteekin ikuspegi feminista lantzea.
- Feminismoan lanean ari direnei hezkuntzaren garrantzia azaltzea eta lantzea.
- Hezkuntzaren azterketa eta genero ikuspegia lantzea.
- Aukera berdintasunaren inguruko neurriak ezagutzea.
- Arlo praktiko eta teorikoaren arteko lotura definitzea.
Edukia:
• Teoria feministaren oinarriak: berdintasun estrategiak,
ahalduntzea, ekonomia feminista, militantzia ereduak,
indarkeria sexista, autodefentsa feminista eta
desboteretze prozesuak, maitasun erromantikoa,...
• Pedagogia feministak eta hezkidetzarako estrategiak:
pedagogia eraldatzaileak (korronte desberdinen azterketa),
baliabide pedagogiko hezkidetzaileak, espazioen
analisi feminista, hizkuntzaren erabilera ez sexista,
hezkidetza esperientziak,...
• Proiektuen planifikazioa eta kudeaketa balioen ikuspegitik.
Baldintza:
Ordutegia: Astelehenetan 17:00-20:00 eta larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Oharra:
Urtxintxa Eskolak eta Emagin Elkarteak luzatutako agiria emango da.
Iraupena:
80 ordu teoriko eta 20 ordu praktiko. Urritik martxora.
Egutegia:
2017ko urritik 2018ko martxora
Lekua:
Hernani
Prezioa:
220 €