#a {lau lagun {euskal {herrikoak eta neguan etorri zen txepetxa gggggggggggggggggggggggggggggggggggggggg {behin batean, txerriak garbi zebiltzan garaian, txori txiki bat iritsi zen {euskal {herrira. {negu gorria zen eta bere kantuak zabaldu nahi zituen gure artean. {hango herri batean zuen adin bereko lau lagun bizi ziren eta txoria ikusi zuten abar baten gainean, hotzak hartuta, baina alegera eta guztiz alai kantari. {txoria hari begira zeudela konturatu zelarik, zuhaitzaren abar mehe hura utzita, haien buruen gainean hasi zen hegan txio-txioka poz-pozik eta dardarez zeru urdin eta izoztu hartako hodei guztien azpitik. {txori ameslari bat zen, zalantzarik gabe. {bufandarik ez zuen arren, irriz ari zen {euskal {herriko gaztetxoen txaloen artean. {lau neska-mutiko horietako bat hemengo neska bat zen, izarren koloreko azala zuen, urrea baino distiratsuagoa, eta }{amaia} izena zuen. {berak txoriari deitu zion, etortzeko esanez. {beste #b neska bat horko herri batekoa zen, gauaren koloreko azala zuen, negu gorriko elurra baino maitagarriagoa, eta }{ainhoa} izena zuen. {berak txoriari deitu zion, harentzako janaria zuela esanez. {talde hartako mutil bat hango herri batekoa zen, ilargiaren koloreko azala zuen, eguzkia bera ere baino argitsuagoa, eta }{ander} izena zuen. {berak txoriari deitu zion, harentzako edaria zuela esanez. {beste mutila zuek bizi zareten auzo berekoa zen, kometen koloreko azala zuen, ostadarra bera ere baino koloretsuagoa, eta }{asier} izena zuen. {berak txoriari deitu zion, harentzako kabi txiki bat zuela esanez. {denak ziren nonbaitekoak, denak ziren hemengoak, horkoak, hangoak edo gure auzokoak, baina txoria, berriz, inork ere ez zekien nongoa zen. {euskal {herrikoa zela esango genuke, buruan txapela txiki bat zuelako, baina... batek daki+ {baso batekoa izan zitekeen, zuhaitz eder batekoa, edo urruneko mendi izkutu batekoa... {auskalo+ {eta txoriak {txepetx zuen izena. {txepetx, haurren deiak entzunik, haiengana hurbildu zen eta berbetan hasi #c zitzaien. {erabat harritu ziren neska-mutikoak, ezin zutelako ezta imaginatu ere egin txori txiki hark horren ondo berba egin zezakeenik, loritoek bezain ondo edo askoz ere hobeto: --{kaixo adiskideak+ - esan zuen {txepetxek - {euskal {herrira etorri naiz {euskal {herria euskalduntzeko asmoz. --{zeeeer? - lau lagunak harritu ziren, {euskal {herria euskalduna zela eta ez zuela euskalduntzeko beharrik esan zioten. {txepetxek, ordea, hauxe esan zien: --{euskal {herria euskalduna izateko jende guztiak euskaraz berba egin eta euskara jakin behar du. {eta uste dut herri honetako batzuek ez dutela euskaraz egiten... --{a+ {beno... egia da... {jende guztiak ez daki euskaraz - esan zuen {amaiak. - {eta zer egin dezakegu orduan {euskal {herriko neska-mutil guztiek euskara ikasi, maita eta erabil dezaten? {eta {txepetxek esan zien: --{munduaren lau izkinetako ateetaraino joan behar duzue. {hantxe #d ateetako atezainak aurkituko dituzue. {haiek galdera bat egingo dizuete eta ondo erantzun behar duzue. {ez baduzue ondo erantzuten, eroriko zarete munduko izkin batetik behera eta han dagoen itsasoaren sakonean bizitzen geldituko zarete belaki bat bazinate bezala. {berriz, ondo erantzuten baduzue atezainek sari bat emango dizuete opari. {amaia hegoaldeko atera joan zen, {afrikan zehar oihanetan eta sabanetan barna eta {afrikako azken atera iritsi zen. {ainhoa iparraldeko atera joan zen, {europan zehar mendietan eta ibaietan barna eta {europako azken atera iritsi zen. {ander ekialdeko atera joan zen, {asian zehar ekialde hurbil eta urruneko lautadetan eta {himalaiako goi gailurretan barna eta, eguzkiaren sortaldetik hurbil, {asiako azken atera iritsi zen. {asier mendebaldeko atera joan zen, {ameriketan zehar itsaso zabal eta arriskutsuaren uretan eta olatuetan barna eta, eguzkiaren sartaldetik hurbil, {ameriketako azken atera iritsi #e zen. {ameriketako atezainak hauxe galdetu zion {asierri: --{zein da jakintasunak neguan, udazkenean, nahiz udaberrian, eta ezjakintasunak udan maite duten tokia? --{eskola da. {jakintasunak neguan, udaberrian eta udazkenean maite du eskola, zeren eta urtaro horietan eskolara ikastera joaten baikara; ezjakintasunak, ordea, udan maite du eskola, itxita dagoelako eta oporrak ditugunez, ezin gaitezkeelako ikastera etorri. --{oso ondo erantzun duzu eta, ondorioz, sari bat emango dizut opari: kupel txuri magiko bat, zeinak bere baitan gauza berriak ikasteko gogoa pizten duen edabe magiko bat daukan. {kupel honek euskaraz berbetan badaki eta <{motibazioa< du izena. {anderrek {asia aldera jo zuen. {hantxe {asiako atezainak hauxe galdetu zion {anderri: --{zer da guk {asian, itsasoan bezala, bi aldiz duguna, baina zuek {europan, mendian bezala, behin baizik ez duzuena? --<{a< letra da. <{asian< bi aldiz #f agertzen delako,