#a {satorzuloetatik gggggggggggggggg {igande goizetan, azala beltza duen gizonarekin berba egiten du aititak. {astean zehar gure herrian kalean gora eta kalean behera tirrin-tarran ikusten ditudanek azal oso antzekoa dute, ia berdina. {zuria deritzotela entzun izan diot amari inoiz. {ostera, eskolan margotzeko andere7oak banatzen digun paperaren koloretik sano ezberdina da, gure herriko bizilagunen azaleko kolorea. {eta inoiz ikusi dudan ezberdinena, igandeetan aititarekin berba egiten duenarena. {urtebetetzeetan bizkotxoekin jaten dugun txokolatearen antzekoa du azala. {txokolatea da urtebetetzeetan jaten dugunetatik gustukoen dudana. {igandeetan baino agertzen ez den txokolate azaleko gizonak {mor du izena. {plazara bidean dagoen kantoian egoten da eta zakarrak botatzeko boltsa batetik musika, zinema, galtzerdiak, zapiak, erlojuak eta dirua boltsikoetan gordetzeko zorroak erakusten ditu #b negurako manta baten gainean. {aitak musika erosten dio beti, amak galtzerdiak eta amaren amak eta aitaren amak, gure amamek, samarako zapiak. {eleizatik ateratzen direnek mutur beltza eta bekoki iluna izaten duten eran, {morrek eskolan andere7oak banatzen digun papera baino irribarre zurigarbia izaten du. {xake taula batean bereizten diren erraztasunarekin bereizten dira batzuen beltza eta bestearen zuria. {amamak entzungo balit gedar egingo lidake, bera ere igandeetan mezatara joan arren, pozik irtetzen delako. {arrazoia du, eleizara joaten diren guztiek ez digute mutur beltza edota bekoki iluna erakusten, gutxi batzuek okotzean kili-kili egiten didate }bizkor, bizkor dago, ezta+ noren antza du?} esateko. {baina {morri inork ez dio okotzean laztanik egiten. {aititak bai, aititak ikusten duen bakoitzean sorbaldan laztana egiten dio }egunon {mor, zelan gabiz?} esan aurretik eta {morrek }ondo, ondo} erantzuten dio gehienetan. {joan den igandera arte. {orduan {morrek }ondo ez, ondo ez}, erantzun zion eta #c gainontzeko berbaldia oraindik ulertzen ez dudan eran egin zuten. {bitxia da, aho bakarra duten nagusiek zergatik batzuekin era batera mugitzen duten eta beste batzuekin sano era ezberdinean. {gure etxeko guztiek ulergarria zaidan eran egiten dute baina herriko beste batzuekin biltzen direnean ez dut esaten dutena ulertzen. {aitari behin entzun nion berba egiteko era horri erdara deritzola. {aitita era horretan aritu zitzaionez {morri joan den igandean, amamarenean bazkaldu genuen arte ez nuen jakin zein zen {morren ezinegonaren arrazoia. {senegal izeneko herrialdean bikotea eta alaba-semeak zain omen ditu, noiz itzuliko. {senegalen bi urtaro izaten dituzte, hezea ekainetik urrira eta lehorra azarotik ekainera, azken honetan lainoek harako bidea ahaztuta omen dutelako edo bide-seinaleetan erakusten ez dutelako, aitaren esanetan. {morren etxekoak bizi diren lurraldean sano euri gutxi egiten omen du urtaro hezean ere. {euri gutxirekin bizitzen ohituta daudela dio aititak, baina, hala ere, bizitza benetan gogorra dela #d bertakoentzat. {lurrak ematen dienetik bizi dira {morren etxekoak, belarrik, lorerik, sasirik, kilkerrik, tximeletarik eta marigorringorik gabeko lurrak ematen dienetik. }{sasirik ere ematen ez duen lur antzutik zelan bizi daitezke?} galdetu du osabak. {gurearen laurdenaren laurdenarekin bizitzen ohituta daudela zehaztu dio {morrek aititari, gurean batek jaten duen plateretik bostek jaten dutela {senegalen. {baina eskasia horien ordez, kantu zein dantza alai eta zaharrak dituzte, eguzkia eta ilargia banatu zireneko sasoikoak. {gu gerritik behera dantzatzen garen eran dantzatzen dira senegaldarrak gorputz osoa astinduta. {gainera, munduko hizkuntza guztiak dakizkien {baobab zuhaitza bertakoa da. {baobab zuhaitzek milaka urte dituzte eta munduko hizkuntza guztiak dakizkiten arren, euren artean woloferaz mintzo dira, {senegalgo jatorrizko hizkuntzan. {diotenez, {baobab zuhaitzaren magalean loa hartzen duena, loak hartutakoan baino jakinduria gehiagoren jabe esnatzen da. }{eta zergatik ez ditu bikotea eta #e alaba-semeak {euskal {herrira ekartzen?} galdetu du amamak. {ziurrenik }garestiegia delako kaleko saltzaile legez kanpokoarentzat} erantzun dio gure amak. {legez kanpoko kaleko saltzailea? {hori guztiori da {mor? pentsatu dut. {noski, horren gizon garai eta sendoa, hori guztiori eta askoz gehiago ere izan liteke. }{lagundu egin behar diegu} bota du aititak barrerik batere egin barik. {kosta ala kosta {morren etxekoak ekarriko ditugu. {zelan, ordea, orain ez dugu ama eta hiru alaba-semeentzako hegazkin txartelak ordaintzeko lain. {diruaz ari zirela ondorioztatu dut. {dirua aipatzen duten bakoitzean barreak desagertu egiten dira. }{ni pozarren bizi naiz diru barik ba+} bururatzen zait horrelakoetan. }{ahalegindu zarete inoiz diru barik bizitzen?} pentsatzen dut neure kolkorako. }{ez dugu diru beharrik {morren etxekoak {euskal {herriratzeko} argitu digu aititak. }{satorzuloak dira gure aukera bakarra. {zapaltzen dugun lurrazpia satorrek mendeetan egindako zuloz beterik dago. {lurrazalean ditugun beste bide eraiki #f dituzte satorrek milaka eta milaka urtetan. {senegaleraino iristen den satorzuloa ezagutzen duen satorra aurkitu behar dugu.} }{eta zelan lortuko dugu? {munduan milioika sator daude+} argudiatu dio amamak. }{bai, gainera guztiak beltzak eta itsuak} lagundu dio osabak. {aititak, orduan, irri eginez jakinarazi digu. {afrikan jaiotzen diren satorrek burua galtzeraino desiratzen duten gauza bakarrarengatik hurbiltzen dira {euskal {herrira: gereziengatik. }{hori dok-eta+} oihukatu du aitak, gure amaren baserriko gereziondoraino {senegalgo satorrak erakarrita ekarriko ditugu {morren etxekoak+ {zerbait garrantzitsua lortu izanaren keinuak eta aurpegikerak aldarazi dizkie aititak mahaikideei. {senegalgo satorrak gurera erakarrita ere, {morren etxekoenganainokoa da aurkitu behar dugun bidea. {isiltasuna nagusitu da, barerik ezagutzen ez duen sukaldean. }{kimua} esan du amak orduan, }{morrek gure gereziondoaren kimua bidali behar die etxekoei, landatu eta datorren udaberrirako loratuta fruitua eman #g dezan}. {nik ilunetan zabaltzen ditudan baino handiago zabaldu dituzte begiak aititak, amamak, osabak eta aitak. }{kimua} ahoskatu dute luze guztiek. {egunon {mor, zelan gabiz? {ederto, ederto, gereziondoak loretan daudela idatzi dit alabak, lore zuri-zuriak direla eta erdian malkoa dirudien hazi gorria igartzen zaiela. {gotzon {barandiaran {arteaga }<{lurrazpiko titiriteroa<}