#a {xelestino {sardinaren istorioa ggggggggggggggggggggggggggggggg {negu gogor baten ondoren, udaberria iritsi zen. {haizea epeldu egin zuen, egunak luzatu, eta etxetik kanpora ibiltzeko gogoa ematen zuen. {ez dut itsasoa aspaldi ikusi. {urdina ote da oraindik ere? {goizean goiz jaiki, autoa hartu eta {getariara joan nintzen. {getaria da nire herri kuttuna: txikia da, polita eta itsasoz inguratuta dago. {ez dago lekurik etxe berriak egiteko, eta horrek salbatu du herria. {arrantzale asko dago bertan, eta turista gutxi; hori gustatzen zait niri. {eguzkia zeruaren erdian, itsasoa bare-bare zegoen nire begien aurrean. {haitzetan eseri, zapatak kendu eta oinak sartu nituen uretan. {hura ikara aurrena, baina hura gozotasuna hurrena, itsasoak beti eragiten diguna+ {zerbait ikusi nuen uretan: arrain bat. {han zebilen itzuli-mitzuli. #b {itsaso osoa zeukan eskura, baina ez zuen nire ingurutik alde egin nahi. {hobeto begiratu nion: sardina bat zen. {ur azalera hurbiltzen zenean distira egiten zuen eguzkitan, klis-klas, eta berriro hondoratzen zen. {niregana etortzen zen, bix-bix egin eta berriro hondora. {hirugarrenean, dir-dir egiten ikusi orduko eskua uretan sartu eta zast, harrapatu nuen. {dantzan hasi zen nire eskuetan, eta esan zidan: --{zertan ari zara? {ederki nenbilen bada uretan+ {ahots zakarra zeukan, itsasoaren ur gaziak eztarria lakartu egiten du eta. --{orain nire eskuetan zaude+ {gero parrilan erreko zaitut+ --{zuk ez dakizu norekin ari zaren hizketan+ --{nor zara, bada? --{ni {xelestino naiz, eta ni harrapatzea debekatuta dago+ --{hori gezurra da+ {lehengoan {santurtzin sardina festa egin zuten, eta milaka erre zituzten+ --{ni ez naiz edozein sardina bezalakoa: niri indultoa eman didate #c {getarian+ {barregurea eman zidan, baina baita jakin-mina piztu ere. {indultoa gauza serioa da, eta ez zaio edozeini ematen. --{zer egin duzu hori merezi izateko? --{zer egin dudan? {arrantzale baten bizitza salbatu, horixe+ {getariako kofradiak aho batez erabaki zuen niri indultoa ematea. {geroztik debekatuta dago ni harrapatzea. --{niri ez didazu ziririk sartuko+ {zuk beldurra diozu parrilari+ --{gizakiok ez duzue ezer sinesten. {kaskagogorrak zarete gero+ {dena kontatuko dizut+ {olatuen joan-etorrien musikan bilduta entzun nituen {xelestinoren hitzak. }{goiz batean itsas-hondoan nenbilen, eta nahi barik giltza txiki bat irentsi nuen. {sardinkiloarengana joan nintekeen, hala deitzen diogu guk medikuari, baina ez zidan minik ematen eta ez nion kasurik egin. {eguerdian despistatu egin nintzen eta hegaluze batek irentsi ninduen. {sabel handi-handia zeukan eta eroso nengoen haren barruan, hurrena ahoa irekitzen #d zuenean ihes egiteko prest. {baina ez dakit zertan zebilen artaburu hura, marrazo batek jan baitzuen. {ilunabarrean {getariako arrantzale batek, {i7akik, marrazoa harrapatu zuen. {portura eraman eta zast ebaki zion sabela. {han atera zen hegaluzea saltoka+ {burutik heldu eta hari ere zast ebaki zion sabela. {orduan ni atera nintzen, baina niri ere labana sartzera zihoanean, esan nion: --{itxoin+ {giltza bat daukat sabelean+ {begiak hanpatu zitzaizkion emozioz: --{nolako giltza? --{biolin forma dauka+ {hori entzunda bi malko ttikik salto egin zuten haren begietatik. {leun-leun jaso ninduen, buruz behera jarri eta giltza atera zidan ahotik. {esker oneko muxu gozo bat eman ondoren, uretara bota ninduen berriro. {bizitza salbatu zidan.} {ikaragarria zen sardina haren aurpegia; adarra jotzen ari zitzaidan edo? #e --{baina esan duzu zuk salbatu zeniola berari bizitza+ --{oraindik ez dut istorioa amaitu+ -oihukatu zuen. }{ni moskeatuta nengoen, eta portuan geratu nintzen misterio hura argitu nahian. {biharamunean han agertu zen {i7aki berriro. {nire bila zebilen; ni haren zain nengoen. --{non aurkitu duzu giltza hau? --{irlandako kostaldean, {castletown deitzen den herriskako uretan. --{hara eraman behar nauzu+ --{haraino? --{oraintxe bertan+ --{urruti dago. {nahiago nuke zure itsasontzian joatea+ {horrela, bere barku dotorera igo eta abiatu ginen iparraldera, zuzen {irlandara. {bidaian kontatu zidan dena {i7akik. {getarian bazen neska bat, bere adin beretsukoa, {ane. {beti elkarrekin ibiltzen ziren, beti batera joaten, eskolara bezala etxera, hondartzara bezala mendira. {hamabost urterekin ametsak kontatu zizkioten elkarri: #f {i7akik dantzaria izan nahi zuen, {anek arrantzalea. --{eta zurekin bizi nahi dut+ -esan zion {i7akik. --{nik ere bai+ -erantzun zion irribarretsu {anek. {alabaina, aitak ez zion {i7akiri dantzaria izaten uzten. --{gure etxean beti arrantzaleak izan gara+ {eta amak ez zion {aneri arrantzalea izaten uzten. --{emakumerik ez da ikusten itsasoan+ {plan bat egin zuten, ordea, bi gazteek, herritik ihes egiteko. {bezperan {anek musika-kaxa bat oparitu zion {i7akiri. {hau pozarren jarri zen: musika harekin ikasiko zuen dantza egiten. {baina {anek giltza gorde zuen, esanez: --{bihar da ihes egiteko eguna+ {hemendik urrun gaudenean emango dizut musika-kaxaren giltza+ {gaur hartan, baina, {aneren gurasoek dena jakin zuten, ez dakigu nola, eta {ane handik urrun eraman zuten eurekin bizitzera. {i7akik ez zuen jakin nora+ {asko tristetu zen mutila, eta {ane #g berriro ikusteko itxaropena galduta, batetik bestera zebilen, pentsamendu ilunetan murgilduta. {ez zuen apetitorik, ez zuen lorik egiten... eta horrela zaila da osasuntsu irauten. {nire sabeleko giltzarekin batera bizitzeko poza iritsi zitzaion bihotzera.} --{orain ulertzen dut+ -esan nion. {baina jakin-minez nengoen: --{aurkitu zenuten {ane? --{castletowngo itsasertzean neska bat ikusi genuen. {i7akik giltza musika-kaxan sartu zuen, korda eman zion, eta melodia eder hura lehorreraino iritsi zen airean. {neskak berehala ezagutu zuen musika: {ane zen+ {gure itsasontzira igo eta {getariara itzuli zen. {musika-kaxa harekin ikasi zuen {i7akik dantza egiten, {anek arrantzan ikasten zuen bitartean, eta geroztik elkarrekin daude, esanez bizi garen artean ez dugu egon nahi inoren menpean.. {eta ni, geroztik, {getaria inguruan bizi naiz. {eta debekatuta dago ni #h harrapatzea. {hitz horiek esan zituenean, nik ere, {i7akik egin bezala, esker oneko muxu gozo bat eman ondoren, uretara bota nuen berriro {xelestino sardina. {pako {aristi {urtuzaga }<{itsasertzeko titiriteroa<}