#a {egiak gggggg {koldo ez zen bat ere ikasle fina. {irakasleentzat alferra zen. {geldo samarra beste umeentzat. {horrela segituz gero, seigarren mailara nekez pasako zela jakinarazi zien tutoreak gurasoei. <{oso imaginatiboa da<, esan zuen, hori txarra bailitzan, eta etxerako lanak eginarazteko gomendatu zien. {hurrengo astelehenean, ipuin bat ekarri behar zuten umeek etxetik idatzita. {maistrak {koldori irakurtzeko galdegin zionean, urduri ipini zen. <{koldok ez ditu etxerako lanak egin+<, oihukatu zuen norbaitek bat-batean eta berak baietz erantzun, koadernoko orriak gogor astinduz, <{pasatzen dena da ez dudala aurkitzen<. {beste umeen barre artean, maistrak galdera errepikatu zuen, <{irakurriko diguzu ipuina, bai ala ez?<. {orduan {koldo, koadernoaren dantza orri batean gelditu eta bi eskuekin gogor oratuz, ahots hari dardaratiz hasi zen: <{bazen #b behin batean...<. {udazkeneko egun hartan, berehala egin zen isiltasuna. {ipuinean elefante gainean ibiltzen ziren fakirrak oinetatik izarrak ateratzen zitzaizkien haur pobreekin nahasten ziren, eta sonbrero laranjaz jantzitako lamia etxegabeak hegan egiten zuten aitona mandolina joleez maitemintzen, eta aurrera egin ahala {koldori beldurra hil eta barne-grina jaiotzen zitzaion, eta klasekideen begiak gero eta handiago ziren eta maistraren belarriak gero eta irekiago, eta dena zen hain harrigarri, hain eder, hain magiko eta hain egiazko,