#a {urrutiko erreinu batean gggggggggggggggggggggggg {i-ri {urrutiko erreinu batean, duela urte asko bazen gaztelu bat. {inguruko gazteluetan ez bezala, hartan ez zegoen printzesarik, erregerik, ezta antzekorik ere. {bertan herriko pertsonak bizi ziren, egun batzuetan beldurtiagoak, eta beste batzuetan ausartagoak diren horietakoak. {hori bai, gazteluko bizimodua hobetzeko lana egiten zuten pertsonak ziren guztiak. {biztanleen ezaugarrietako bat, eraikitako gauzak beti hobetu daitezkeela sinistea zen. {horregatik, ohikoa izaten zen gaztelua obretan ikustea. {leihoak handitzen, geroago txikitzen, ateen formak aldatzen, dorreak estutzen igarotzen zuten eguna... {lan hau ez zen inoiz amaitzen; horregatik, beti eskura izaten zituzten pikotxa, pala eta kareorea. {taldeka antolatzen ziren hobeto jarduteko, eta talde bakoitzak ardura bat zuen. #b {hormak, leihoak, dorreak, zimenduak... {eraikinean hobetu beharreko guztiez gain, bazeuden egunero egin behar ziren beste hainbat lan garrantzitsu ere; taldeka eta txandaka egiten zituzten. {janaria prestatu, garbitu, gaixorik jartzen zirenak zaindu, lurra erein, garaia heltzen zenean fruituak bildu, animaliak zaindu... {bazeuden inbidiak jota gaztelu hau suntsitu nahi zutenak, bertan egiten ziren jolas guztiak gaitzesten zituztenak. {beraiengandik babesturik egoteko, erreka batek inguratzen zuen gaztelua. {urarekiko gertutasunak eragindako umeltasun honek zimenduak ahuldu ez zitzan, lan handia egin behar izaten zuten. {izan ere, gazteluko lagunentzat garrantzitsuena zimenduak ziren, eraikin guztia eutsi ahal izateko, dorreak barne, beharrezkoa baitzen hauen sendotasuna. {beraz, nahitaezkoa zen sotoen umeltasuna eragoztea. {honek, lan talde handi eta indartsua eskatzen zuen. {hau zen arerioentzat talderik arriskutsuena. {askotan saiatu izan ziren gaztelua suntsitzen baina hori #c eragozteko hainbeste pertsona zebilenez lanean, ezinezkoa egiten zitzaien. {horregatik, zimenduekin arduratzen ziren pertsonak bahitzen zituzten zenbaitetan. {zimenduekin trebea zen horietako bat {ane zen. {neska ausart, adimentsu eta maitagarria. {lan guztiak jolas bihurtzeko gaitasuna zuen {anek. {jolas asko konpartitzen zituen gazteluko askorekin, baina gehien {maialenekin dibertitzen zen, bai, {aneri asko gustatzen zitzaion {maialenekin jolastea. {jolas pila bat zituzten eta garaiaren arabera aldatzen ziren jolasak. {bolada horretan gehien errepikatzen zuten jolasa sekretuen jolasa zen. {sekretuak asmatzen zituzten, beraiek bakarrik uler zitzaketen hitzak asmatuz eta erabiliz. {aneren lana arerioen jomugan zegoenez, egunen batean bahitu zezaketela bazekiten biek eta egun hori heltzekotan, adostua zuten nola jarraituko zuten sekretuen jolasa elikatzen, distantziara bazen ere. {espero zuten legez, urriko gau batean gazteluko atea bota eta {ane eta beste #d #ahj zimendu-arduradun bahitu zituzten. {gertu xamar zeuden eraikin zatarren artean zatarrenera eraman zituzten. {aurreko urteetan bahituriko beste batzuk ere han zeuden. {debekaturik zegoen hitzezko komunikazioa gaztelukoekin. {telegrama bat bakarrik bidal zitekeen hilero. {eta esateko zeuden gauza guztiak esaldi batean biltzea ezinezkoa egiten zitzaienez, pertsonen barruak zimeltzen joaten ziren. {hau zen arerioen tresnarik baliotsuena gaztelua suntsitzen joan zedin. {debeku hau zela medio, asko ziren zapuzturiko harremanak. {hala ere, gazteluko biztanleak argiak ziren eta bazekiten zirrikitu oro aprobetxatzen. {aneri ez zitzaion batere kostatu {maialenekin sekretuen jolasa berreskuratzea telegramen mugen gainetik. {telegramekin ahalik eta gehien gozatzen bazuten ere, ezinegonak harrapatu zituen zenbaitetan eta {maialenek askotan hasperen egiten zuen barruko minak kanporatu nahian bezala. #e {halako batean, inork espero ez zuenean, hasperen luze bat egin eta airea indar bereziarekin atera zen bere ahotik haize bolada indartsu-indartsu bat sortuz. {orduan, inguruko guztia mugitzen hasi zen haizearen indarragatik zirimola handi bat sortu zen arte. {zirimola hori espaziotik mugitzen hasi eta {ane eta besteak bahiturik zituzten eraikin itsusiraino heldu zen. {hain zen indartsua haizea, non lurrikara batekin gertatzen den antzera, eraikina apurtzen hasi baitzen barruko guztiak hegan ateraraziz. {zirimolak, bahitutako guztiak gazteluraino eraman zituen, aske utziz, eta arerioak urruti bultzatu zituen, betiko desagertu ziren arte. {ordutik aurrera, bizitzak bere horretan jarraitu zuen arerioen arrastorik gabe. {hori bai, gazteluko biztanleek ez zituzten inoiz bistatik aldendu pikotxa, pala eta kareorea. <{hala bazan edo ez bazan, hala izan dadila gure herri txiki honetako plazetan< {mireia {delgado {exposito }<{sekretuen titiriteroa<} #f