#a {aitona {ferminen txapela ggggggggggggggggggggggggg {nire izena {xane da eta bost urte ditut. {duela aste batzuk, amantalak etxera ekarri genituenean, ikasturtea bukatu zen. {orain udako oporretan nago, baina aitatxok eta amatxok lanean jarraitzen dutenez, goizero ekartzen naute aitona {ferminen etxera. {aitona {fermin {rosarekin bizi da amona hil zenetik. {rosa {euskal {herritik urrun urrun jaio zen; {bolivian. {gurera iritsi zenean ia ez zekien euskaraz, baina aitona eta biok ari gara irakasten. {berak trukean abestu egiten digu, pasiatzera eraman, eta hainbeste gustatzen zaigun marrubizko tarta prestatu. {aitona {fermini gauzak ahazten zaizkio batzuetan: betaurrekoak non gorde dituen, plazarako bidea, zenbat urte dituen... {goizero joaten gara hirurok hondartzan pasiatzera, eta etxetik irten baino lehen beti esaten dio {rosari: #b --{rosa, ekarridazu txapela, bestela oroitzapenak haizeak eramango dizkit eta+ {rosa ere asko gogoratzen da bere herriaz eta familiaz. {triste dagoenean, karteratik argazki mordoa ateratzen ditu eta aitona eta bioi erakusten dizkigu: --{begira, mutiko hauek nire semeak dira: {raul eta {juan. {zortzi eta hamaika urte dituzte eta asko gustatzen zaie dantzan egitea. {besarkatu ezin ditudanez, egunero begiratzen diet argazkiei haien irribarreak ez ahazteko. {niri ere beldur handia ematen dit aitona eta {rosak bezala gauzak ahazteak. {oraingoz egunero gogoratzen naiz maixu {keparekin eta nire gelakide {oier, {laida, {ahmed edo {haizearekin. {baina uda oso luzea da, eta zer gertatuko da egunen batean eskolan ikasitako kantak, jolasak eta lagunen irribarreak ahazten bazaizkit? {agian aitona {ferminen txapela janzten badut, bertan gorde ahal izango ditut oroitzapen horiek guztiak eta aitonak pilatutakoak ere ikusiko ditut. {horixe egingo dut+ #c {aitona bazkal-osteko lo-kukua egiten ari da, eta {rosa sukaldeko iturria konpontzen. {katu bat bezain isilik sartu naiz aitonaren gelara eta hantxe ikusi dut txapel beltza komodaren gainean. {eskuetan hartu eta barruan begiratu dut baina huts-hutsik dago. {non ote daude aitona {ferminen oroitzapenak? {txapel handia jantzi eta begiak itxi ditut. {orduan ahaztu nahi ez ditudan gauzak pentsatzen hasi naiz gogotsu. {txapela erantzi eta barruan begiratu dut berriro, baina hutsik jarraitzen du; ez dirudi nire oroitzapenak gorde dituenik. {aitona esnatu orduko, gelatik atera naiz eta erdi negarrez abiatu naiz sukaldera: --{xane, laztana, zer duzu?- esan dit {rosak. --{aitonari eta zuri gauzak ahazten zaizkizue, eta pentsatu dut neuri ere eskolan ikasitakoak eta lagunak ahaztuko zaizkidala uda osoan ikusten ez baditut. {orduan aitona {ferminen txapela jantzi dut oroitzapenak bertan gorde asmoz, baina kendu dudanean hutsik zegoela #d konturatu naiz. {rosak altzoan hartu nau eta goxo-goxo hitz egin dit: --{lasai {xane, niri ere beldurra ematen dit {boliviako usainak edo nire seme-alaben begiradak nolakoak diren ahazteak. {baina horrexetarako daude argazkiak. {orduan aitona {fermin sartu da sukaldera eta kezkatuta galdetu digu: --{baina, baina, zer gertatzen da hemen? --{aitona, beldurra ematen dit zuk bezala gauzak ahazteak- aitortu diot. --{ez zaitez arduratu {xane, zure buruan eta bihotzean oraindik leku asko dago milaka oroitzapen gordetzeko.- esan dit aitonak. {rosa pentsakor egon da une batez eta proposamen bat egin digu: --{argazkiak egin ditzakezue nik bezala. --{baina nola aterako diogu buruan daukagunari argazkia? - galdetu diot. --{arrazoi duzu- esan du aitonak- ezin dugu denboran atzera egin. --{orduan oroitzapen horiek idatziz gorde ditzakezue koaderno batean- esan #e du {rosak. --{idatziz? {nik oraindik ez dut idazten ikasi eta aitona {fermini ia ahaztu zaio... {isil-isilik egon gara hirurok minutu batzuez. {halako batean, hauxe bururatu zait: --{marrazkiak egin ditzakegu+ --{oso ideia ona {xane+ - esan dit irribarretsu aitonak. {orain egunero-egunero egiten ditugu koloretako marrazkiak: aitona {ferminek marinela izan zeneko itsasontziak eta arrainak, nik maisu {kepa bere betaurreko eta guzti... {ondoren aitonaren etxeko hormetan zintzilikatzen ditugu eta zerbaitekin akordatu nahi dugun aldiro, bertan begiratzea baino ez daukagu. {maite ditut koloretako marrazkiak, uda, eta batez ere, aitona {fermin eta {rosa. {miren {amuriza {plaza }<{tximeleten titiriteroa<}