zer da
prestakuntza
zerbitzuak
argitalpenak
partaidetza poltsa
loturak
 
Prestakuntza/

Astialdi Eskola

ASTIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA   

Helburuak - Ume eta gazteekin lan egiteko gai izango diren begiraleak sortzea
- Astialdiko heziketan hausnarketa eta teori marko baten ezagupenari hasiera ematea
- Ikaslea edozein ekintza programatzeko eta horren inguruko hausnarketa eta auto-kritikarako prestatzea
Programa - Talde dinamika
- Psikologia ebolutiboa
- Inguruaren azterketa eta programazioa
- Sexualitatea eta hezkidetza
- Udalekuak eta kanpamenduak
- Zeharkako Lerroak: euskara, osasuna, kontsumoa, ...
- Euskal Herrian hezitzen
- Teknikak: eskulanak, antzerkia, lehen sorospenak, euskal jolasak, …
Baldintzak - 18 urte izatea edo lehenengo ikasturtean betetzea
- Titulazioa eskuratzeko jasotzailea elkarte baten partaidea izatea edo elkartegintzarekiko konpromisoa ziurtatzea beharrezkoa da
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena -204 ordu teoriko eta 120 ordu praktikoak.
Egutegia - Bi modalitate:
+Era estentsiboan: asteburuetan, hilabetean behin 2 ikasturtetan zehar.
+Era intentsiboan: astearte eta ostegun arratsaldetan (4 ordutako saioak) eta zenbait asteburuetan, ikasturte batean.


Ordutegia
Lekuak · Era estentsiboan: Bilbon, Deustun, Durangaldean, Ezkerraldean, Lea-Artibain, Urdaibain, Getxon, Enkarterrietan, Leioan, Agurainen, Gasteizen, Laudion, …
· Era intentsiboa: Bilbon.
Oharra - Ikastaroaren alde teorikoa amaitzean Andraisia Ekimena (Gazteentzako Aukera Berdintasuna Hezkuntza Ez-formalean) banatuko da.
- Eusko Jaurlaritzak luzatutako titulua ematen da.
Prezioa - Era estentsiboan: 150 € urte bakoitzean..
- Era intentsiboan: 300€ (bi epetan ordaintzeko aukera emango da).
(OHARRA: Aterpeak ez daude prezioan barne)
   
Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila eta Arabako Gazte Foru Erakundea
    
 
Matrikulatu

ASTIALDIKO ZUZENDARI IKASTAROA   

Helburuak - Giza talde bat koordinatu ahal izateko beharrezko baliabideak ematea,
- Koordinatzailearen paperean sakontzea,
- Elkarteak inguratzen duen errealitatearen behaketarako metodoak garatzea, bere lana eraginkorra izan dadin.
Programa - Heziketa taldearen osaketa.
- Euskal Haurreria eta gaztediaren egoera.
- Bolondresgoa eta lan profesionala
- Erakundeen kudeaketa eta antolaketa. Legedia eta legeztapen prozesuak.
- Baliabide soziokulturalak eta ekipamenduen bisitak.
Baldintzak - Astialdiko begirale titulua izatea.
- 21 urte beteta edukitzea.
- Titulazioa eskuratzeko jasotzailea elkarte baten partaidea izatea edo elkartegintzarekiko konpromisoa ziurtatzea beharrezkoa da.
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 100 ordu teorikoak eta 120 ordu praktiko
Egutegia Urria:
19, ostirala
27-28, asteburua

Azaroa:
10, larunbata
16, ostirala
24, larunbata
30, ostirala

Abendua:
15, larunbata

Urtarrila:
11, ostirala
12, larunbata
18, ostirala

-Otsailetik maiatzera ikastaro berri bat eskainiko da.

Ordutegia ostiraletan 16:30-20:30, larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:00-20:00, eta asteburuan larunbateko 10etatik igandeko 17ak arte.
Lekuak Bilbon.
Oharra Eusko Jaurlaritzak luzatutako titulua emango da
Prezioa 160€
(OHARRA: Aterpea ez dago prezioan barne)
   
Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila
    
  EPEA: Otsailaren 9ra arte
Matrikulatu

NATUR KIROL EKINTZETAN ARITZEKO BEGIRALEA   

Helburuak 1. Partaideak naturan kirol-ekintzen mundura lehendabiziko hurbilpena egitea.
2. Naturan kiroletako begiralearen perfila ezagutzea, baita ekintzaren garapenerako izan behar dituen ezaugarriak, portaerak eta jarrerak ere.
3. Kirol praktika hauetan ziurtasuna eta prebentzioarekin lotutako aspektuak sakontasunez lantzea.
4. Inguru naturala ezagutzea, abentura ekintzak garatzeko jarduera eremu nagusi bezala ikusten dugulako.
5. Praktikaren bitartez, begiraleek garatu beharreko zereginen ezagupen zuzena erraztea.
Programa 1. Turismoa Aktibo eta Kirol abenturaren egoera Euskal Herrian
2. Taldeen Dinamizazioa
3. Lehen Sorospenak
4. Balioen Hezkuntza
5. Ingurumen Heziketa
6. Prebentzioa eta segurtasuna; orientazioa eta mendian ibilbide gidatuak.
7. Ekintza Haitzetan
8. Ur ekintzak
9. Ur ekintzak Guaran
Baldintzak
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 100 ordu
Egutegia urritik maiatzera

Ordutegia
Lekuak
Oharra Parte hartu izanaren titulazioa.
·Emailea: Urxintxa Eskolako hezitzaileak eta Troka Abenturako gida titulatuak.
Prezioa 150 euro
   
Laguntzailea:
    
 
Matrikulatu

EUSKARA SUSTATZEN IKASTAROA   

Helburuak Norbere euskararekiko motibazio, kontzientziazio maila eta jarreraz jabetzea, eta horren gainean hausnartzea.
Hezitzaileei, euskara sustatzeko estrategiak eta baliabideak eskaintzea.
Euskarazko produktuak ezagutaraztea.
Euskara aztertuz gozatzea.
Programa Euskararen motibazioa eta kontzientziazioa.: errealitatearen azterketa eta euskara sustatzeko estrategiak.
Euskal Jolasak eta euskarazko baliabideak: sarezko euskarazko produktuak, mahai jokoak, jolasak, bideoak...
Lagunarteko hizkera.
Baldintzak
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 12 ordu
Egutegia Martxoaren 1, 8, 15 larunbatak.

Ordutegia 10:00-14:00.
Lekuak
Oharra
Prezioa 50 euro
   
Laguntzailea:
    
 
Matrikulatu

ETORKINAK ASTIALDIAN   

Helburuak Etorkinen errealitatea hezitzaileei hurbiltzea
Etorkinen eskubideen urraketa ezagutzea
Aisialdian etorkinekin elkarlana bultzatzea
Programa Etorkinen etorrera, zergatia, datuak, egoera...
Etorkinen eskubideen urraketa, marko legalaren deskribapen txikia.
Kasuen azterketa. Gure errealitatean eman daitezken egoerak, astialdi taldeetan, begirale ikastaroetan, ludoteketan , hiri udalekuetan, gazteguneetan...
Adin txikiko etorkinen aisialdia sustatzeko esperientzia Tolosan.
Baldintzak Euskara eta gaztelania
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 6 ordu
Egutegia Otsailaren 6-13

Ordutegia 17:30-20:30
Lekuak
Oharra Titulazioa: Parte hartu izanaren agiria
Prezioa 25 euro
   
Laguntzailea: SOS Arrazakeriako partaideak
    
 
Matrikulatu

EMAKUMEAK ETA INMIGRAZIOA   

Helburuak - Inmigrazioaren fenomenoa aztertzea, generoaren perspektiba kontutan izanda.
- Parte hartzaileei beharrezko tresnak ematea, gaiaren inguruan hausnartzeko.
- Emakume etorkinen esperientzia pertsonal desberdinak ezagutzea .
Programa - Mugimendu migratzaileen feminizazioa.
- Migrazio maskulinoaren inpaktua emakumeengan.
- Emakumeen migrazioa baldintzatzen duten faktoreak.
- Diskriminazio bikoitza: emakumea eta etorkina.
- Bideo emanaldia: herri desberdinetako emakumeen ahotsak
Baldintzak Euskara eta gaztelania
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 6 ordu
Egutegia Otsailaren 20-27

Ordutegia 17:30-20:30
Lekuak
Oharra Titulazioa: Parte hartu izanaren agiria
Prezioa 25 euro
   
Laguntzailea: Munduko Emakumeak Babel elkarteko partaideak
    
 
Matrikulatu

EUSKARA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK   

Helburuak - Hezitzaileei, teknologia berrien inguruko trebakuntza eskaintzea.
- Euskarak teknologia berrien esparruan duen presentzia eta garrantziaz ohartzea.
- Teknologia berrietan oinarritutako euskarazko produktuak ezagutaraztea
- Esparru honetan dauden euskarazko baliabideak eskaintzea.
Programa - Teknologia berrien eragina hizkuntzetan eta zehazki euskaran. Teknologia berriak euskara irakasteko.
- Euskararen egoera eta euskarazko baliabideak sarean.
- Euskarazko produktuak eta baliabideak sarean eta merkatuan. Aisialdiko produktuen analisia.
- Softwarea euskaraz. Hizkuntza lantzeko baliabide informatikoak.
Baldintzak
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 9 ordu
Egutegia

Ordutegia 17:00etatik 20:00etara
Lekuak Bilboko Yohn Jauregian
Oharra
Prezioa 30 euro
   
Laguntzailea:
    
 
Matrikulatu

HEZIKETA BEREZIA   

Helburuak - Heziketa berezian hausnarketa eta marko teorikoaren ezagupenari hasiera ematea.
- Behar berezia duten ume eta gazteekin lan egiteko trebakuntza lantzea.
- Aisialdi inklusiboan hezitzailearen jarrera aztertzea.
Programa - Heziketa bereziaren kontzeptua, historia, aurrekariak….

- Inklusibilitatea, aisialdiaren garrantzia behar berezia duten umeentzat.

- Adimen, motore, ikusmen, entzumen…. urritasunaren aurrean nola jokatu.

- Jarduera ludikoen egokitzapena; jolasak, kirolak, tailerrak, ipuinak …

- Behar berezia duten umeekin aisialdia programatzeko ereduak.
Baldintzak
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 12 ordu
Egutegia ekainaren 23, 24, 25 eta 26

Ordutegia 16:30-19:30
Lekuak Begońako auzetxean
Oharra Titulazioa: Parte hartu izanaren agiria
Prezioa 40 euro
   
Laguntzailea:
    
 
Matrikulatu

MUNDUA JOLASEAN   

Helburuak - Norbere burua aztertzea kultura ezberdinen aurrean.
- Kulturen arteko elkarbizitza ulertzeko bitartekoak jartzea.
- Hezitzaileoi kultur arteko hezkuntza lan egiteko baliabideak ezagutaraztea.
Programa - Etorkinekiko estereotipo eta aurreiritziak plazaratzea
- Kulturartekotasuna balorean hezteko estrategiak.
- Kultur arteko elkarbizitza garatzeko baliabideak; bost kontinenteetako ipuinak, jolasak eta tailerren lanketa.
Baldintzak
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 12 ordu
Egutegia ekainaren 23, 24, 25 eta 26

Ordutegia 10:00-13:00
Lekuak Begońako auzetxean
Oharra Titulazioa: Parte hartu izanaren agiria
Prezioa
   
Laguntzailea:
    
 
Matrikulatu

XAKE MATE! AISIALDIAN SEXUALITATEAREN LANKETAREN BIDEZ SEXISMOARI AURRE EGITEN   

Helburuak - Sexualitatea bizitzeko dugun moduaren inguruko hausnarketa bultzatzea.
- Sexualitatea era askean bizitzeko mugatzen gaituzten estereotipo eta tabuen inguruko hausnarketa egitea.
- Pertsona guztien gorputz eta izateko moduek daukaten erakargarritasuna azaleratzea, auto-estima hobetzeko deia egitea.
- Ume eta gazteekin sexualitatea modu hezkidetzailean lantzeko hausnarketa bultzatzea.
- Hezitzaileentzat sortutako materiala didaktikoaren aurkezpena
Programa - Ba al dute adin hauetako haurrek sexualitaterik?
- Nolakoa da beraien sexualitatea?
- Nesken eta mutilen rolak.
- Hezitzailearen papera: Umeekin nola landu sexualitatea:
- Baliabide praktikoak eta bibliografia
Baldintzak
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 2 ordu
Egutegia Maiatzak 21, asteazkena

Ordutegia 18:00-20:00
Lekuak La Bolsa, Areto Nagusian (Pelota kalea, 10. Bilbo)
Oharra
Prezioa doanik
   
Laguntzailea:
    
 
Matrikulatu
 1. orrialdea 1 (e)tik   
 
 
Bai euskarari ziurtagiria   Css Egokiak! Zabalbide 26, behea. 48006 Bilbo. Tel. 944320445 Fax: 944335905 bulegoa@urtxintxaeskola.org
Administrazioa