• euskara bai euskarari
nor gara?

Bizkaiko Urtxintxa Eskola, astialdiko trebakuntzarako eta suspertze soziokulturalerako erakundea dugu. Jendartean eragile aktibo eta eraginkorrak izatera bidean lanean dihardugu hainbat urtez. 1986an sortutako proiektua Astialdi Eskolarekin hasi zen, eta gaur egun, hezitzaileak, gurasoak, begiraleak, irakasleak eta banakoak trebatzen ditugu balioen hezkuntzan.  

 

Egoitza nagusia Bilboko Zabalbide kalean daukagu. Bulegoan bertan koordinaziorako, sormenerako zein kudeaketarako txokoak ditugu eta bertatik atera eta sartzen dira proiektuak.  Horrez gain, dokumentazio zentroa, ikastaroak egiteko gela eta bilera txokoak daude erabilgarri.

 

Hezkuntza ez formala da gure eragin eremu nagusia, baina hezkuntza formalean ere aritzen gara. Eta trebakuntzarako eskaintza izateaz gain, haur, gazte zein helduei zuzendutako proiektuak ere dinamizatzen ditugu esku hartze zuzenaren bidez. 

 

Astialdi hezitzailea da gure helmuga. Aukera berdintasunean, kulturartekotasunean eta euskaran sinesten dugu, eta horiek dira gure ildo nagusiak.
 

zelan egiten dugu lan?

Astialdi hezitzailea dugu helmuga, eta honi begira, bitartekoak sortzen eta kudeatzen ditugu. Ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak, dinamizazioak, jolasak, muntaiak… kolore guztietako eskaintza  aurki dezakezu hemen. Baina horretarako erabiltzen dugun metodologia parte-hartzailea ezinbestekoa zaigu emaitza erakargarri hauek lortzeko.

 

Parte-hartzea da gure oinarria, lan taldeak dira gure tresna. Langileen eta koordinatzaileen atzean boluntarioki lan egiten duen hamarnaka aditu dago. Gure ildo estrategikoetako bakoitza, gaian adituak diren lagun aktibo, dinamiko, sortzaile eta anitzekin elikatzen dugu. Etengabeko egokitzapena da gure erronka, eta berrikuntzak zein datozen korronte berriak aztertzen ditugu gaiak jorratzean.

 

Etengabeko ebaluazioa da gure apustua. Hobekuntza, aberastasuna eta elkarbanatzea, lan profesionala eta kalitatezkoa eginez ulertzen dugu. Norbere beharretara egokitutako zerbitzua dugu abiapuntu gisa.

 

bideoa

BEGIRALE IKASTAROko azken urteko ikasleekin, urtero egiten dugu asteburupasa bat martxan dauden herri ezberdinetako taldeekin. Izugarria izaten da, mundiala! Aurten, balioak lantzeko euskararen lekukoa izan dugu ardatz. Bideo honetan laburtu dugu asteburuko ekintza sorta. On egin!

non gaude?

Helbidea: Zabalbide kalea 26, 

48006 Bilbo - Bizkaia

Telefonoa: 94 432 04 45

Eposta: urtxintxa@urtxintxaeskola.org

Bulegoko ordutegia: 10:00-13:30 · 16:30-19:00 (Ostiraletan goizez bakarrik)

Udako bulegoko ordutegia: 10:00-14:00 (Ekainaren 20tik irailaren 2ra)

Kokapen zehatza jakiteko ikusi ondorengo mapa: