• euskara bai euskarari
gure produktuak

Hamarnaka urte hauetan hainbat dira balioen hezkuntzan sortu eta aurrera atera ditugun jarduerak, baita ekoitzi ditugun materialak ere. Hauek  modu argi batean bildu eta zuei ezagutarazteko asmoarekin gure PRODUKTUEN KATALOGOA aurkezten dizuegu. Katalogoaren gainean sakatuz gero, dokumentua jaitsi  eta kontsultak egiteko aukera izango duzu. Bertan aurkituko dituzu liburu, jostailu eta argitalpenekin osatutako bilduma eta eskaintza bereziak ere.

 

Edozein zalantza izanez gero, edota aurrekontua eskatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!

5 €
IX. Xake Mate: Puzzlea
"Aniztasunaz gozatu!" puzzle hezkidetzaileak 99 pieza ditu eta zeharka ondorengo balioak lantzen ditu: kulturartekotasuna, ingurumena, parekidetasuna, aniztasun funtzionala, bizikidetza, osasuna...
3,5 €
VIII.Xake Mate: Ametsen Margolari!
KOLOREZTATZEKO KOADERNOA. Balioetan hezteko 20 marrazkiz osaturiko koadernoa. Azala eta kontrazala ere norebrak pertsonalizatzeko aukera ematen du. Aukera berdintasuna lantzea ardatz izanik ere, bestelako balioak ere zeharkatzen dira IMAJINARIO PAREKIDEA sortzeko asmoz.
25 €
Titiriteroen ipuinak
DVD.CD.LIBURUA. Zeinu hizkuntzan, brailez, entzuteko, irakurtzeko eta ikusteko liburua. Argitalpen berria. 8 ipuin, euskal kulturako 8 lagun esanguratsuren eskutik idatziak. Kulturartekotasuna, hezkidetza, inklusioa eta euskara ardatz, haurrei eta hezitzaileei zuzendutako balioen ipuin sorta.
15 €
Katramila, goizetik gauerako abesti jolasak (2. edizioa)
DISKO LIBURUA. 0-6 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzenduta. 29 abesti-jolasez osaturiko liburuxka eta disko honetan, haurrekin goizean hasi eta gauera arteko eguneroko errutinak euskaraz egiteko baliabideak biltzen dira.
15 €
Jira bira munduari begira
LIBURUA. Munduko 12 herrialde ezberdin ezagutarazten dira liburu honetan. Herrialde bakoitzean, bertako haur batek jatorrizko ipuin, tailer, errezeta eta jolas bana proposatzen digu bere atalean. 6-12 urte bitarteko haurrekin lantzeko aproposa da. 116 orrialde.
10 €
Jolasen laborategia
LIBURUA. 6-12 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzendutako argitalpena. Jolasak, jendartean parekidetasuna eta bizikidetza sustatzeko oinarrizko tresnak dira . Hau dela eta, liburu honen bitartez, jarrera sexistak ekiditeko gomendio sortak eskaintzen dira; jolasek ezkutuan duten balore karga azaltzen da.
10 €
Mundua jolasean
LIBURUA. 6-12 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzenduta. Kulturartekotasuna lantzeko bidean, kultura desberdinetako 25 jolas eta 25 tailer proposatzen dira.
10 €
Ipuinak ez sexistak izateko gida
LIBURUA. Hezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta lanerako fitxak biltzen ditu.
5 €
VI Xake Mate: Asmatu arte!
Artearen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da. Galdera-erantzunak eta hainbat frogaren bidez tribial ezagunaren antzeko puzzlea osatu beharko dute. Taldean eta elkarlanean irudimena landu eta elkarkidetzaz jokatuko dute.
5 €
V Xake Mate: Irribarreen ibilbidea
Jolasen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da. Irribarretik irribarrera salto egiteko aukera ematen du eta kasilatxo bakoitzean froga ezberdinak aurkituko dituzte parte hartzaileek, amaierara iritsi bitartean.
5 €
IV Xake Mate: Gorputzen dantza
Sexualitatearen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da Gorputzen Dantza.
5 €
III Xake Mate: Emozioen memory
Emozioen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da hau. Memoy jolas ezagunaren antzekoa da, emozio ezberdinak lotu behar ditugu aurpegi askoren artean, bikote guztiak osatzea lortu arte. Jostailu honen barruan datozen azalpenek, tresna honen bidez beste hamaika jolas-aukera proposatzen dira. Betiere, emozioak lantzeari begira.
5 €
II Xake Mate: Gozoki magikoak
Ipuinen bidez sexismoari aurre egiteko argitalpena da Gozoki Magikoak. Ipuin honen bidez, errespetuan, elkartasunean, lankidetzan eta bizikidetzan oinarritutako aisialdiko jarduerak lantzen dira.
5 €
I Xake Mate: Bizikidetzarako tangrama
Txinan oinarria duen Tangram jostailu honen bidez, haurrek eta gazteek, jolasean ondo pasatzeaz gain, mutilen eta nesken genero estereotipoak gainditzeko eta indarkeria prebenitzeko mezu positiboak landuko dituzte. Jostailuarekin batera, ipuin bat ere badago, eta 7 pieza geometrikoak konbinatuz, istorio hau irudikatu beharko dute partaideek.
10 €
Harri-orri-har
BETIKO JOLASEN KUTXA da produktu hau. Belaunez belaun erabili diren hainbat jolaserako elementu biltzen ditu: soka, goma, ziba, klarionak, iturriak eta kanikak. Horrez gain, hauekin jolasteko argibideak eta jolas mota ezberdinak ere azaltzen dira kutxa barruan doan argibideen liburuxkan.
5 €
VII Xake Mate: Bizikidetzarako tangrama (2. edizioa)
Xake Mate bildumaren lehen alea izan zen Bizikidetzarako Tangrama, eta jolas honen arrakastak eragin du ale guztiak agortzea. Hori dela eta, honen eskaera handia zela ikusirik, baliabide honen bigarren edizioa kaleratu berri du Emaisia Elkarteak.
6 €
Balioetan hezteko koadernoak
Koaderno hauetan, hausnarketarako edukiak, metodologiak, aholkuak, kasu praktikoak eta baliabideak eskaintzen zaizkie hezitzaileei eta balio zehatzak egunerokoan lantzeko aukera eman.
15 €
Herri hezitzailea koadernoak
Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortuz haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko aukera emango dien aisia hezitzaile baten alde lan egiten dugun hainbat eragilek sortutako koadernoak dira hauek. Gaur egun OinHerri izenaz da ezagun elkarte ezberdinon topaleku hau.
0 €
Euskal Herriko Damak
Gure jendartean gizonezkoei soilik arreta eskainita emakumeak oharkabean pasatzen zaizkigu. Jolas honetan errealitate hori irauli eta Euskal Herriko emakume esanguratsu batzuk eta beraien lorpen eta bizipenak ezagutuz dama partida ahaztezin batzuk jokatuko ditugu. https://play.google.com/store/apps/details?id=com.jokoga.damak
AZKEN BERRIAK